IRRATIA.COM 115. saioa: txokolate apur bat zineman
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Maiatzak 8, 2008 Irratia.com, Entzungai (podcast) atalean
un poco de chocolateSaioa entzuteko HEMEN. Zinemara joateko gogoa genuen aspaldion. Lantzean behin filmeren bat aipatzen dugu hemen, baina oraingoan lagun batek film luzea pantailaratu dutenez, beragana jo dugu. Aitzol Aramaiok Unai Elorriagaren SPrako tranbia zinemaratu du. Aitzolegaz, zinemaz, filmeaz, gauza askori buruz aritu gara. Zineman jarraitu dugu FANT jaialdia hastear dagoen honetan. Bilboko beste zinemaldi bat, interesgarria hau ere.
Albisteak 2.0 tarteak toki zabala hartu du gaurkoan, eta musika librearen tartea entzuteko aukera izan dugu, SGAEren azken abenturak irakurtzeagaz bat.
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun orain:
MUSIBLA: Goldfrapp, Rafa Rueda, Ruper Ordorika…
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Maiatzak 7, 2008 Musibla, Entzungai (podcast) atalean
Saio honetan, nobedadeen artean, Goldfrapp taldearen azkeneko diskoa entzuteaz gainera, Cat Power-en Juk Box, Lightspeed Champion, Evangelicals eta Samar izeneko euskal proiektu berria ezagutzeko aukera izango duzue.
Saioa deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzu:
IBAIZABAL: BERTON aldizkaria
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Maiatzak 6, 2008 Solasaldia, Entzungai (podcast) atalean
Mahatserriko aldizkariaren 109. zenbakian, apirilari dagokion horretan, Jone Artola agertzen zaigu azalean: 7 Kaleetan jaioa eta aspalditik Begoñan bizi den emakume honek “presoen kondenak luzatzea krudelkeriarik handiena dela” esan du. Barruan, ohiko atalekin topatzen gara eta besteak beste honako hauek irakurri ahal ditugu: Gudariak Atxuritik borroka lekuetara (1.937) argazkia, Gabriel Aresti Institutuko talde bat Saharan egon dela, euskara Errepublika Zaharrean 1.820an, Santutxuko AHT Gelditu Elkarlaneko talde berria, Luna Llena Zurbaranbarriko 6 emakumek osatutako antzerki taldea, Egirletan eraiki nahi duten “Zerbitzuen hiria”, Santutxuko maiatzeko bertso saioak, Patxo Telleria eta Aitor Mazok ekainean grabatuko duten pelikula, etorkizuneko garraioari buruzko inkesta… Aipatutakoa eta gehiago kondatu digu Hektor Ortega Bertonen zuzendariak gaurkoan.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun orain:
PIPERPOLIS: Kukutza gaztetxea 10 urte eta Patxo Telleria
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Maiatzak 5, 2008 Piperpolis, Entzungai (podcast) atalean10 urte 11 matxinada lelopean Bilboko kukutza gaztetxeak maiatzaren 17an urteurrena ospatzeko jaia antolatu du. Bilbon okupazioa izan dugu hizpide saioan. Hamar urte beteko dituzte errekaldeko lantegian, jai giroan ospatuko dute Euskal Herriko gaztetxe eguna izango dena. Bestetik Patxo Telleria aktoreak azken proiektua aurkeztu digu “La máquina de pintar nubes” filma. Bilbon girotu dute Aitor Mazok eta Patxo Telleriak film luzea, Echevarria fabrikako langileei buruzko fikziozko filma ekaina eta uztailan grabatuko dute Bilboko kaleetan.
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzu:
SOLASALDIA: Gelditour indarrean
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Maiatzak 5, 2008 Solasaldia, Entzungai (podcast) atalean
AHT Gelditu Elkarlanak abian jarri du Gelditour ekimena, hilaren 4tik 31a arte Euskal Herria zeharkatuko duena, Kortesetik Donostiaraino hain zuzen. Antolatzaileek, AHTren inguruko informazioa zabaldu nahi dute horren bitartez, hiritarrok egitasmo erraldoi horrek dituen eraginak ondo ikusteko, arlo ekonomiko eta sozialean, baita ingurumenean ere. AHT eraikitzeko nahitaezko lurren desjabetze prozesua pil pilean dagoela, Iñaki Barcenak tren azkarraren aurkako mugimenduaren kriminalizazio prozesua salatu du: erakunde publiko zein hedabide handien ustez, mugimendu horren atzean “biolento gutxi batzuk” baino ez dira: deigarria da duela egun batzuk ELA eta LAB sindikatuak (AHT Gelditu Elkarlan taldeko partaideak eta Euskal Herriko gehiengo sindikala alegia) EAEko Gizarte Lantaldetik ateratzea aztertzen ari direla, erakunde horrek AHTri buruzko jardunaldiak blokeatu dituelako.
Solasaldia deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun orain:
BERBAZ: Potxoko antzerki-gizona
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Maiatzak 1, 2008 Berbaz, Entzungai (podcast) atalean
Irlandan urte luze eman dau amets batek alde egin behar zuela agindu eta biharamonean kalean topatutako lagun batek aholkatuta. Bertan, inongo planik gabe, ohiko duen “lasai, behar doan guztia agertuko dok-eta bidean!” goiburuaz buen-rollitoki dabilela, lagunak, zereginak, aukerak-eta, berez berez agertu jakoz.
Artean, ISHMAEL liburua ere bai (Anthony Quin). Mundua egoera zoro honetara zelan heldu dan azaltzen ei da bertan, eta aurrerako aterabideak iradokitzen. Horretan, Pottokoren arabera, Europako azken “sioux” omen garen euskaldunok badugu zer egin eta esanik.
Ordubete emon dogu Otxarkoagako Potxokogaz, BERBAZ. Tartean, Rafael Amor (El circo) eta Morau (Goiza mundu zoriontsuan) kantari.
Saioa deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun orain:
OHOZPELAK BALEITU VII
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Apirilak 30, 2008 Ohozpelak baleitu, Entzungai (podcast) ataleanHotsa:
Hitza:
“Gauerdiko eztularen itzala edo zelan esaten den gabon izoztutako lurraldeetan.-Gabon? Akabo Fandangoa! Redios.”
“-Oraintxe gogoratu dut,-Zer?
-Ez dakidala zergatik egiten dudan.-Zer?
-Me caguen! Ez zara ezertaz ohartzen ala?
IRRATIA.COM114. saioa: memoria historiko digitala 2.0
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Apirilak 30, 2008 Irratia.com, Entzungai (podcast) atalean
Martxoak 31 taldeak ireki du saioa, 1937ko martxoaren azken egunean Durangon gertatutakoaz akordatzen. Apirilak 26, Gernika. Maiatza, Bizkargi. 1937ko ekaina, Bilbo. Ahaztuak ez ditugun leku eta egunak, garaiak, burrukak. Bertako kide Martxelo Alvarez izango dugu berbalagun.Oroimena lantzen duen elkartea da, gerra zibilari buruz ekitaldiak egiten ari dena, auzolanean, ikerketa, memoria historikoa astinduz, lanean senitartekoekin… Bitartean Oroitzapenerako kantuak diskoko zenbait kantu entzun ditugu.
Albisteak 2.0 atalean berriz, Bilbon burutu berri den jardunaldi hacktibistaren kronika egin digu Txopik.
Saioa deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun orain:
SOLASALDIA: Elikagaien prezioak
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Apirilak 30, 2008 Solasaldia, Entzungai (podcast) atalean
Elikagaien prezioak gora dabiltza azken hilabeteetan mundu osoan; Josu Larrinagaren ustez agroerregaiak eta espekulazioa dira horien erantzuleak. Gosea zabaltzen ari den momentu honetan, egoerak hainbat protesta eragin ditu Ameriketan, Afrikan, Asian…Arazo globala da, AEBetan bertan arroza salmenta murrizten hasi dira eta. Euskal Herrian ere nabariak dira prezioen igoerak (oilasko, arrautza, esne edo ogiarenak esaterako). NBEk diru laguntzak eskatuko ditu arazoari aurre egiteko, aurten 100 miloi lagun gehiago goseak harrapa dezakeelako. Larrinagaren iritziz, elikagai naturalak behar ditugu, prezio justuekin eta lurra ez agortzeko beste sistema bat martxan jarri behar da.
Saioa deskargatzeko klilatu HEMEN.
Entzun orain:
IBAIZABAL: Maiatzaren lehena
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Apirilak 29, 2008 Solasaldia, Entzungai (podcast) atalean
Gorriz markatutako data horretan, festa ospatzeaz gain aldarrikapen eguna izaten da gurean. Txutxi Ariznabarreta LAB sindikatuko Komunikazio eta Harreman Politikoen arduradunentzat, sindikalgintzak eraldatzailea izan behar du, lan mundutik haratago joanez. Horrezaz gain, gaurko lan baldintza kaskarrak salatu ditu Txutxik: kontratuak, soldatak, arriskuak (lan istripuak potologoa den gai baten tontorrak baino ez dira). Gainera, orain krisia dator eta horren inguruan hausnarketa egin du: aurreko urteetan enpresariek irabazitako guztia nora joan da, zergatik ez da inbertitu zenbait arazo gordin bideratzeko? Krisia dator eta egoera horretan batasun sindikala oso zaila bada ere, arlo batzuetan sindikatuek erantzun bateratua eman behar dutela adierazi du LABeko lagunak.
Solasaldia deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
Bilatu
Dataren arabera
- Maiatza 2008
- Apirila 2008
- Martxoa 2008
- Otsaila 2008
- Urtarrila 2008
- Abendua 2007
- Azaroa 2007
- Urria 2007
- Iraila 2007
- Uztaila 2007
- Ekaina 2007
- Maiatza 2007
- Apirila 2007
- Martxoa 2007
- Otsaila 2007
- Urtarrila 2007
- Abendua 2006
- Azaroa 2006
- Urria 2006
- Iraila 2006
- Abuztua 2006
- Ekaina 2006
- Maiatza 2006
- Apirila 2006
- Martxoa 2006
- Otsaila 2006
- Urtarrila 2006
Atalka
- Albisteak (6)
- Artekaleko Kriseilua (13)
- Baskistan (22)
- Berbaz (3)
- Bigarren Lerroan (7)
- Bilbaotik Euskal Herrira (6)
- Entzungai (podcast) (513)
- Eremuz Kanpo (16)
- Erreportaiak (3)
- Gaubasa (29)
- Gaurko gaia (1)
- Gure Bazterrak (2)
- Gurean zer berri (23)
- Hinki Hanka (1)
- Ibaizabal magazina (1)
- Irratia.com (61)
- Jakin Nahia (1)
- Kingston Hiria (15)
- Kiroldegia (22)
- Musibla (48)
- Ohozpelak baleitu (7)
- Piperpolis (59)
- Potto (26)
- Soinugela (44)
- Solasaldia (89)
- Sototik (16)
- Zaharra zara, Bilbo (8)
- Zenbat Gara (1)
- Zutargi Artean (30)
| Gure inkesta | ||
|
Bilbo Hiria blogak
Euskal irratiak
Zenbat Gara
Laguntzaileak




